XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRRI-SOLAS AMETSETAKO LUKAINKAGoiz hormatu hautan, argi-izkilaren ondotik, herrian bazterrak geldi eta ichil daude.
Jendeak ohean, choriak sasi zilotan, izotza pentzetan, argirik ez.
Cherriak ditugu egun argitzetako kantariak.
Orai duela ilabethe, Londres-eko komunetan, erran nahi baita deputatuteian, Mac du fagorez laborantzako minichtroari, debeka dezan merkatuetan, cherrien markatzea, beharriak sakituz eta hozkatuz.
- Badakizu, zion jaun horrek, zoin penagarri diren alimale gaicho hoien kurrinkak, merkatu-ondoko auzoentzat? Ez litazkeia markatzen ahal, ezin kenduzko tindu zerbaitez?
Mr Baldwin, bertze deputatu batek ihardoki dio:
Huna minichtroaren ihardespena: - Eskerrak Mr. Baldwin-en jakitateari. Eta orai ikus dezagun denen artean cherri-markako molde eztiago bat!
Deputatu bakotchak bazuen bere aburua: buru bezenbat aburu.
Oihuen artean emazte batek eman du ondar hitza:
Peio Nimbus.